GARA > Eguraldia
Giro ona hego haize epeletan
GAUR
Haizeak hego-sartaldetik joko du, zertxobait epelago agian, eta lekurik gehienetan indar gutxiz, arin eta goxo ibiliko bada ere, tarteka bizi samar ere bai. Eguzkia bistan dela, giro atsegina, oro har, eta zeru sabaian hodei mehe batzuk agertuko diren arren, ez dute euririk ekarriko. Eguraldi atsegina izango da Euskal Herri osoan. Udazken tankerakoa, eta gustagarria.
ITSASOA
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, Itsaso kizkurra eraginez, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu.
Itsasgora
09.21h 3,14m
21.52h 2,87m
Itsasbehera
03.03h 1,53m
15.40h 1,57m

    BIHAR
Zerua estalita, baina oso epel eta ateri hasiko da eguna, hegoaldeko haizea dabilela. Epel samar izango da tarte batez, baina gero, hodeiak lodituz eta giroa goibelduz joango da. Euria hasiko du eguerdirako, eta berehala, fronte mardul batek, mendebal ufadatxoaz euri gehiago eta hotza ekarriko ditu.
     
Igo