GARA > Azkenak > Kultura

MUSIKA

AC/DC taldeak BECen joko du 2009ko apirilaren 4an

AC/DC rock talde australiarrak Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan joko du 2009ko apirilaren 4an, "Black Ice" disko berria aurkezteko.

31/10/2008 15:46:00

BILBO-. Jose Luis Bilbao, Bizkaiako diputatu nagusiak, gaur iragarri du AC/DC talde australiar mitikoak Barakaldoko BECen joko duela 2009ko apirilaren 4an, "Black Ice" disko berria aurkezteko munduko biraren baitan. Gainera, Europan emango duen azken kontzertua izango da.

Bilbaorekin batera, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Xabier de Irala BBKko presidentea egon dira agerraldian, "ikuskizunaren sustatzaile" gisa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo