GARA > Azkenak > Mundua

SRI LANKA

Gutxienez 48 lagun zauritu dira Colombon, leherketa baten ondorioz

Gutxienez 48 pertsona zauritu dira gaur, horien artean bi haur, Colomboko merkataritzagune batean bonba batek eztanda egin eta gero.

30/08/2008 17:35:00

NEW DELHI-. Bonbak 12.15ean (8.15 Euskal Herrian) egin du eztanda Bo Tree izenarekin ezagutzen den zonalde batean, Pettah auzoan.

Polizia iturriek azaldu dutenez, tenporizadore bat zuen lehergailuak.

Zaurituak ospitalera eraman dituzte, eta bertako mediku batek adierazi duenez, horietako inor ez dago bizia galtzeko arriskuan.

Eztanda jazo den zonaldearen inguruneak itxi ditu Poliziak eta orain erasoaren nondik-norakoak aztertzen ari dira.

Oraingoz, ez dute azaldu zein talde izan daitekeen erasoa egin duena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo