PAKISTAN
Bost lagun hil dira eta 37 zauritu dira Poliziaren aurkako eraso batean
Gutxienez bost lagun zendu dira eta beste 37 zauritu dira Pakistan iparraldean segurtasun indarren aurkako eraso batean.
29/08/2008 10:11:00
ISLAMABAD-. Geo TV telebista kateak azaldu duenez, poliziek haiengana gerturatzen ari zen ibilgailu baten aurka egin dute tiro.
Lehergailuz beteta zegoen ibilgailua suizida batek gidatzen zuen eta Poliziaren zentrora iritsi aurretik egin du eztanda.
Bigarren suizida batek zentroaren hormei bete-betean jotzea lortu du, eta hirugarren suizida batek alde egitea lortu du haren ibilgailua zentroaren atean utzi eta gero.
Erasoan zauritutakoak inguruko ospitale batera eraman dituzte.




