GARA > Azkenak > Euskal Herria

KALEJIRA

Bai Euskal Herriari ekimenak ikurriñaren aldeko kalejira herritarra antolatu du ostegunerako Donostian

Bai Euskal Herriari herri ekimenak kalejira herritarra antolatu du Aste Nagusirako Donostian, "ikurriñari bultzada berri bat" eman eta "inposatutako ikurrik ez dugula onartzen" aldarrikatzeko.

07/08/2008 18:48:00

DONOSTIA-. Bai Euskal Herriari ekimeneko ordezkari den Beñat Ijurkok, beste hainbat auzoetako antoltzaileekin batera, agerraldia egin du gaur Donostian "Nazio bat gara. Geurea ikurriña. Inposaketarik ez!" leloa zuen pankarta batekin batera.

Bertan azaldu duenez, kalejira herritarra abiatuko da ostegunean 18.30etan Bulebarretik. Ondoren Geure Ikurriña adierazpenarekin bat egin ahal izateko sinadura bilketa izango da bertan. Horretarako web orria ere abian dela gogorarazi du.

Horrekin guztiarekin, Donostiako Åste Nagusian "ikurriñari bultzada berri bat" ematea izango dute xede. "Ez dugu inongo inposaketarik nahi, ez dugu espainiar ikurrik udaletxez-udaletxe inposaturik ikusi nahi, eta geurea berreskuratu eta defendatzeko deia luzatzen dizuegu herriaren borondatea eta nahia errespetatuz", adierazi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo