SUTEA
Sute batek kalte larriak eragin ditu XV. mendeko baserri batean, Ordizian
Gaur gauean tximista batek eragindako sutea piztu da Ordiziako Zabale baserrian (XV. mendekoa). Eraikinaren teilatua erraustu du suak eta baita dorrearen zati bat ere.
07/08/2008 12:00:00

ORDIZIA-. Suhiltzaileek azaldu dutenez, sutea bart iluntzeko 21.35ean hasi zen Udalak historia-monumentuzat duen baserri horretan. Lau familia bizi dira bertan eta gaua beste senide batzuekin igaro behar izan dute.
Goizaldeko 00.30ean sua kontrolpean hartu zuten suhiltzaileek, eta 5.00etarako erabat amatatzea lortu dute.
Ordiziako alkate den Jose Miguel Santamariak azaldu duenez, baserria duela 550 urte eraiki zen, eta arkitektura mudejarreko dorre bat du, Gipuzkoan mota horretako hiru daude soilik.
Gainera Donejakue bidean dagoela azpimarratu du, horrek ematen dion balio berezia dela-eta.




